Nor gara...
KALAPIE Hiriko Txirrindularien Elkartea 1989ko azaroan sortu zen, bizikleta hiri barneko garraio gisa sustatzeko asmoz. Helburu hau lortzeko:
• Txirrindularientzako bide-segurtasuna sustatzen dugu.
• Bizikletentzako azpiegituren ( bidegorriak eta aparkalekuak) aldeko lana burutzen dugu(Donostiako mendebaldea, erdia eta ekialdea).
• Bizikletaren erabilpena hazi dadin sentsibilizazio kanpainak antolatzen ditugu
• Trafikoa eta hiri garraioa aztertzen ditugu jasangarritasunaren ikuspuntutik.
500 bazkide baino gehiago gara (20 bat maiztasunez lan egiten) eta Elkartearen antolaketarako zenbait lantalde sortu ditugu.
LAN TALDEAK:
• Erakundeekiko harremanak.
• Beste taldeekiko harremanak.
• Artxibategia
• Diru kontuak
• Prentsa
• Boletina eta Web orrialdea.
CONBICI elkarteteko kide gara (Kalapie gisako taldeak biltzen dituen koordinakundea)
