EKARPEN EKONOMIKOREN BAT EGITERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU, TALDEARENTZAT LAGUNGARRI IZANDO DENA. Izan ere, elkartearen independentzia ekonomikoak, gure errebindikazio maila mantentzen laguntzen du.
- Bakoitzak egokien deritzon kopurua ordaintzen du, gaur egun batezbestekoa 50 EURO / URTEKOA da.
- Ordainketa moduari dagokionez, URTEROKO ORDAINKETA BAKARREAN egitea eskertuko genizueke.
Bazkide modura kuotaren bat ordaintzen hasteko modurik errazena, zuen banketxean “transferentzia iraunkorraren agindua” ematea litzateke Kalapieren kontu hauetako batetara:
Kutxa: 2101 0007 98 0010496982 edo Euskadiko kutxa: 3035 0075 42 0751030291
Bazkidetzen bazara:
- Kalapieko boletina bidaliko dizugu.
- Bazkide txartela jasoko duzu eta honekin %10eko beherapena egingo dizuete hurrengo bizikleta dendatan:
ALAI TXIRRINDUAK.
Madrid Hiribidea, 24. (sotoa). (Amara Berri). Telef. : 943 47 00 01
AMARA BIKE.
Karakas. Erret Konp., 15 (Amara Berri). Telef. : 943457367
ANTIGUA BIKE.
Heriz ps., 9 (Antigua). Telef. : 943212021
CICLOS ARRETXE.
Zabaleta, 54 (Gros), Larzabal, 1 (Errenteria), J. Alonso, 5 (Hondarribia)
CICLOS LUMA.
Armerien Plaza, 1 (Amara Berri) Telef. : 943 468360
JAIA BIZIKLETAK.
Karlos I, 10 (atzealdea) (Amara Berri) Telef. : 943474442
BIDEGORRI.
Portuetxe , 37 - b. 2 (Igara), Telef. : 943224712
CICLOS IÑAKI.
Zubiaurre, 2 (Errenteria) Telef. : 943529403
NO SOLO BICIS.
Resur. Mª azcue, 7. (Antiguo). Telef.: 943111157
- Erantzukizun zibileko asegurua eskaintzen dugu.
- Posta elektronikoz hainbat informazio jasoko duzu.
- “Bizikletan Ibiltzeko Gida Praktikoa” bidaliko dizugu. Gida hau Bilboko eta Gasteizeko hiri txirrindulari taldeekin batera argitaratu dugu.
- Besoko erreflektagarri bat ere jasoko duzu.
- Ibilaldietan beherapena izango duzu.
Horretarako, bete orri amaierako formularioa.
Txirrindularientzako asegurua dela eta
Kuota bat ordaintzen duten egungo edo etorkizuneko bazkideentzat, erantzukizun zibileko aseguru bat edukitzea egokia izan daitekeela deritzogu. Aurkitu dugun asegururik interesgarriena “Bicicleta Club de Catalunya”-koak (BACC) dutena da. Aseguru hau txirrindulari elkarteen koordinadora (ConBici) osatzen duten taldeei eskainia izan da eta dakizuen bezala Kalapie ere bertako kide dugu.
Aseguru honek:
- Bizikletaren erabileraz hirugarren batekiko sor daitezkeen erantzukizunak babesten ditu.
- Ezbehar edo istripuetan 60.000 euro arte babesten du, 150.000 euro/urteko gehienezko edo maximoarekin eta 150 eurotako frankizia ezbehar bakoitzeko.
Nahi duenarentzat, Kalapiek ordainduko du asegurua. Baina, jakin erantzukizun zibileko aseguru bat baino gehiago izan arren, batetik baino ez duzuela kobratzerik izango.
Aipaturiko aseguruan interesaturik egonez gero, Kalapiengana jo dezakezue beheraxeago eskatzen dizkizuegun datuak bidaliz. Bidaltzen dizkiguzun datuak, bakoitzaren N.A.N-ean agertzen direnekin bat etortzea ezinbestekoa da (izena, ortografia...).
Norbaitek zalantzaren bat izanez gero kontsulta egin diezaguke bai postaz, zein posta elektronikoz hala nola 629271481 telefonora hots eginez.
Bazkideek betetzeko FORMULARIOA:
Emandako datuen konfidentzialtasuna bermatuko du Kalapiek, eta hauek elkartearen estatutuetan zehazten diren helburuetarako erabiliko dira soilik. Indarrean dagoen legediak behartzen duen bezala, eskaera egiten duen guztiari bere datuak zuzentzeko edota ezabatzeko aukera emango zaio.