Kalapie ???
   TOKIA: Euskara/ KALAPIE ???/ Kanpainak/ Lapurreten kontrako kanpaina    
Castellano  Euskara 
 
Nor gara
Kontaktoa
Ekimena Komisioa
Kanpainak
Argitalpenak
Bideoak - videos
Fototeka
Ikastaroak
Txirrinka-Oñati

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 LAPURRETEN KONTRAKO KANPAINA


Zorionez, gero eta gehiago erabiltzen da bizikleta, ibilgailu arrunta ari zaigu bihurtzen. Zoritxarrez, gero eta bizikleta gehiago lapurtzen dute, hori ere normal ari da bihurtzen. Baina lapurreta horietako asko saihestu daitezke, neurri egokiak hartuz gero. Oportunista asko dabil kalean, besteen bizikletak hartu eta eramaten dituztenak; kasu askotan, tamalez, errazegi eta azkarregi. Apurtzen errazak diren itxigailuekin lotutako bizikletak hartzen dituzte, edo lotu gabe dauden gurpilak edo aulkiak. Asko dira bai lapur horiek, gehiegi, eta gogaikarriak. Baina, lehen esan bezala, lapurreta horietako asko eta asko ez ziren gertatuko, jarraian emango dizkizugun aholkuak bete izan balira. Bizikleta non aparkatu, nola lotu eta horretarako nolako itxigailua erabiltzen den, horren araberako zailtasuna jarriko diozu lapurrari, eta ibiltzerik izango duzu zuk lasai kalean.

1. Erosi itxigailu ona.
Aipagai diren hiru itxigailuen irudiak: "u" zurruna, pitoia eta kiribila.
Itxigailu ona, horixe duzu bizikletaren lagunik onena.

  • Itxigailua bizikletaren atal bat balitz bezala hartu behar duzu.
  • Gogorrenak erabili. Informazio gehiago nahi baduzu, begiratu lapurretei buruz egindako azterketa.
  • Gomendagarrienak “U” zurruna tipokoak dira, eta kalitate handikoak (marrazkikoa).

Tamalez, ezinbesteko bihurtu dira itxigailu horiek. "Pitoi" tipokoak eta kiribilak, edo kateak, bestearen osagarri erabil daitezke, gurpilak eta aulkiak lotzeko.

2. Zaindu non uzten duzun.
Bizikleta non aparkatzen duzun ere garrantzizkoa da.

  • Jendea dabilen inguruan utzi behar da.
  • Hirian bizikletentzako aparkaleku asko daude. Erabili.
  • Ez baduzu aparkalekurik topatzen, ondo finkatutako zerbait bilatu behar duzu, bizikleta hari lotzeko.
  • Gauez ez utzi bizikleta kalean.
  • Hitz egin zure etxeko bizilagunekin, eskaileren ondoko gelatxoa erabili ahal izateko edo tokiren bat egokitzeko bizikletentzat.
  • Hori ezinezkoa bada eta kalean utzi behar baduzu, argiztatuta dagoen tokian lotu bizikleta.

3. Gorde ezazu bizikletaren faktura, eta bizikletari emaiozu zure ukitu pertsonala itxura aldetik
Bizikleta lapurtzen badizute, laguntza handia izango da zuretzat bizikleta zuk erosi zenuela eta zurea dela erakusten duen dokumenturen bat edukitzea.

  • Bizikleta berria erosten duzunean, eskatu horren faktura, bizikletaren ezaugarriak jasotzen dituena.
  • Bizikleta saltzen baduzu edo bigarren eskuko bat erosi, bete ezazu salerosketa-kontratua eta sinatu.

Duela gutxi Donostiako udaletxean bizikleten errolda jarri da. Borondatezkoa da, eta nahi duenak aukera du bere bizikleta bertan erregistratzeko.

4. Bizikleta ondo lotu, eta beti
Erakutsi bizikletaren itxigailuen kokapen egokia

  • Pasa giltzarrapoa (kandadoa) koadrotik, inguratu finkatutako zerbait (trafiko seinalea, farola…) eta, azkenik, pasatu aurreko gurpila eta lotu.
  • Giltzarrapoak ez badu dena harrapatzen, lehentasuna eman koadroa ondo finkatuta dagoen puntu bati lotzeari.
  • Erabili bigarren giltzarrapo bat aurreko gurpila lotzeko, eta txiki bat aulkia lotzeko.
  • Gurpilen eta aulkiaren itxigailu azkarrak aldatzea ere komenigarria izan liteke.

Bizikleta beti lotu behar da, minutu bakar baterako baldin bada ere. Minutu bat nahikoa denbora da bizikleta bat lapurtzeko.

5. Zure bizikleta identifikatzeko balio duten datu guztiak apuntatu eta gordeta izan behar dituzu
Non dago bizikletaren numerazioa? Normalean, pedalen kutxaren azpian egoten da. Bizikleta gehienek izaten dute zenbakia, bakoitzak berea eta batetik bestera desberdina.
Bete ezazu behar bezala zure bizikletaren txartela, eta erantsi haren argazki bat:

  • Marka:
  • Modeloa:
  • Koadroa: Barra altua / Barra baxua
  • Koadroaren kolorea:
  • Serie-zenbakia edo marka pertsonala:
  • Bizikleta mota (mendikoa, hirikoa, lasterketakoa...):
  • Osagarriak:
  • Bestelako seinaleak, identifikatzeko balio dutenak:

6. Zer egin, bizikleta lapurtzen badizute?
Salatu lapurreta Udaltzaingoan.
Eman ditzakezun datu guztiak eman bizikletari buruz, eta bizikletaren argazkia eta lapurreta nola gertatu den. Faktura baldin baduzu, erantsi haren kopia bat.
Zuk bizikleta berreskuratu edo ez, lapurretaren salaketa egiteak garrantzi handia dauka, polizia konturatu dadin zein dimentsio ari den hartzen bizikleten lapurreten gai hau.

Gure aholkua da, bizikleta lapurtu badizute, edozein kasutan, Udal Gordetegira joatea.

  • Gordetegi horretan pilatu ohi dira Udaltzaingoak edo bestelako poliziek berreskuratutako bizikletak.
  • Horrelakoetan, gutxienez, salaketa-orria eraman behar duzu.
  • Horrez gain, bizikletaren datuak eramatea komeni zaizu, eta haren numerazioa, erosketaren fakturarik ez baduzu behintzat.

Donostiako Gordetegia Mandasko Dukearen Pasealekuan dago, Atotxako dorrearen ondo-ondoan.



Lapur Kontrakoa
Lapurketen kontra 01
Lapurketen kontra 02
Lapurketen kontra 03
Lapurketen kontra 04
Lapurketen kontra 05
Lapurketen kontra 06


Hasiera | Kontaktua | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
 
Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza