Informate
   TOKIA: Euskara/ INFORMATU/ Ekimenak/ Agenda/ "FÊTE de la CORNICHE BASQUE". BIZIKLETA IBILALDIA    
Castellano  Euskara 
 
Berriak
Ekimenak
Argazkiak
Prentsa Oharrak
Boletina
Proposamenak
Bizikletan mugitu
Aholkuak
Iragarki Taula
Estekak

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 "FÊTE DE LA CORNICHE BASQUE". BIZIKLETA IBILALDIA


Irailaren 27an, igandean, "Fête de la Corniche Basque" ospatzen da eta Hendaia eta Donibane Lohitzune arteko errepidean trafiko motorduna mozten da eta sarrera oinezko, txirrindulari eta patinatzaileentzat bakarrik daukate baimenduta. Aukera ederra da festa hau ezagutzeko bizikletan.

 

Kalapiek ibilaldia antolatu du festa hau ezagutzeko.

 

Elkargunea: 08:30, Easo plaza, Euskotrenaren geltokian. "Topo"a hartuko dugu bizikletekin eta Hendaiara iritsi.

 

30km izango dira orotara. Lehenengo zatian Bidasoa ibaiertzean barrena, Txingudiko Badian,  bidegorrietatik Hendaiako hondartzaraino iritsiko gara ibilbide lauan zehar, ondoren "Corniche"ko errepidean zehar iparraldeko kostaz gozatzeko aukera izango da.

 

Aldapa batzuk badaude, beraz kanbiodun bizikleta eramatea gomendatzen dugu.

 

Ez ezazue ahaztu ura, erreminta garrantzitsuenak (puzgailua, partxe edo kamara,...), euritako sira eta bazkaltzeko ogitarteko edo entsalada edo tortilla edo antzekoa eramatea.

 

Kalapieko ibilaldiak, beti bezala edozeinek egiteko modukoak antolatu ditugu, ibilbide lasaiak, trafikorik gabekoak eta aldapa gutxirekin, Donostia inguruko, Gipuzkoako zonalde edo oso gertukoak ezagutzeko aukera emanez.

 

Ibilaldian parte hartu ahal izateko, dei ezazue telefonoz izena emateko, irailak 24 osteguna baino lehen, ondorengo telefono zenbaki honetara: 629 271 481 (20:00etatik 21:00etara).

 





Hasiera | Kontaktua | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
 
Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza