Oarsoaldea
   TOKIA: Euskara/ OARSOALDEA/ Prentsa Oharrak/    
Castellano  Euskara 
 
Nor gara
Kontaktatu
Berriak
Prentsa Oharrak
Argazkiak
Proposamenak
Ekimenak

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 ERRENTERIAKO ETA OIARTZUNGO KOMERTZIALGUNEETARA BIDEGORRI SARE BATEN ALDE


Oarsoaldeko Kalapiek txalotu egin nahi ditu ingurugiroaren alorrean Carrefourrek egin dituen aurrerapausoak. Harekin bat eginez, adore eman nahi diogu bidegorri bat egitea bultzatu dezan Errenteria-Orereta eta Oiartzun artean, bi herrien komunikazioa hobetzeko balioko bailuke.

 

Oarsoaldeko Kalapiek begi onez ikusten du Carrefourrek egindako ahalegina jendearen artean ingurugiroa babesteko jarrera zabaltzeko, horren erakusgarri da plastikozko poltsak doan banatzeari uztea, horrela hondakinen kopurua eta petrolioarekiko mendekotasuna murriztuko baitira.

 

Bide horretan beste aurrerapauso bat ematera gonbidatu nahi dugu Carrefour: eskualdeko herritarrak saltokiraino bizikletaz joan daitezen balioko lukeen bidegorri bat eraikitzera, Alcampo-Mamutek dagoeneko egina duen bezala.

 

Hori dela eta Kalapiek dei egiten die Gipuzkoako Diputazioari, Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako Udalei, eta Leroy-Merlin, Brihogar eta Afederi elkarlana egin dezaten bidegorri hori laster errealitate izan dadin, bidegorria egokia izango delakoan motorrezko ibilgailuetan egiten den mugikortasunak sortzen dituen kalteak murrizteko: kutsadura akustikoa, eguratsaren kutsadura, lurraren okupazioa…; gaur egun gehiegizko erabilera duen automobil pribatua pixkanaka gutxiago erabili dezagun.

 

Oiartzunen, 2009ko irailaren 19an

 

Fernando Bengoetxea

Oarsoaldeko Kalapie Elkartea



Hasiera | Kontaktua | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
 
Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza