Donostialdea
   TOKIA: Euskara/ DONOSTIALDEA/ Prentsa Oharrak/ BULEBARREAN eta ALDERDI-EDERREN BIDEGORRIA    
Castellano  Euskara 
 


 


Nor Gara
Kontaktatu
Berriak
Prentsa Oharrak
Proposamenak
Argazkiak
Ekimenak

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 BULEBARREAN ETA ALDERDI-EDERREN BIDEGORRIA


Kalapie hiriko txirrindularien elkartetik gure iritzia modu publikoan agertu nahi dugu Alderdi Ederreko bidegorriari buruz eta bide horrek Bulebarrarekin bat egiten duen guneari dagokionez Donostiako alkateak aukeran eman dituen ibilbideei buruz.

 

1. Andia kalea Hernani kalearekin gurutzatzen den eremutik Bulebarrerainoko tarte horretan aukerarik egokiena izango litzateke bidegorria Alderdi Ederren alboan jartzea, Hernani kalearen aldetik.

 

2. Udal Liburutegiaren ondoan bidea estutu egiten da, horrek arazoak sortu ohi ditu eta arazoak konponbidea eskatzen du. Gure ustez, soluzio egokiena semaforo bidez etorri liteke, ibilgailuei pasatzeko aukera txandaka emango lieketen semaforoen bidez, lehentasuna oinezkoei, txirrindulariei eta garraio publikoari emanez, automobilen eta motoen aurretik; Mugikortasunaren Hitzarmenean adostuta eta onartuta dagoen moduan.

 

3. Bulebarrean oinezko asko ibiltzen da ia beti. Horrek elkarbizitza arazoak sortu ohi ditu oinezkoen eta ziklisten artean. Arazo horri dagokienez, lehen ere askotan adierazi izan dugun bezala, konponbiderik onena izango litzateke aparteko bidegorri bat jartzea Bulebarreko etxeen ondoan, hegoaldeko aldean, Legazpi kaleraino iritsi arte. Gune horretatik aurrera, bidegorriak Bretxa aldera joko luke, Erregina Erregentearen kalean dagoenarekin lotzeko.



Hasiera | Kontaktua | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
 
Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza