Donostialdea
   TOKIA: Euskara/ DONOSTIALDEA/ Prentsa Oharrak/ "LANERA BIZIKLETAN" SINDIKATUEN MANIFESTUA    
Castellano  Euskara 
 


 


Nor Gara
Kontaktatu
Berriak
Prentsa Oharrak
Proposamenak
Argazkiak
Ekimenak

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 "LANERA BIZIKLETAN" SINDIKATUEN MANIFESTUA


Gaur, urriaren 30ean Gipuzkoako erakunde sindikal nagusiek (CC.OOk, ELAk, ESK-k, LAB-ek, STEE-EILAS-ek eta UGTk) prentsaurrean manifestu bateratua aurkeztu dute langileak lantokira joateko bizikleta hartzen has daitezen bultzatzeko.

 

Agiri hori sinatu duten erakundeek motor-ibilgailuen erabilera neurrigabeak ingurumenaren eta langileen osasunaren eta segurtasunaren gain dituen ondorioak kaltegarritzat jotzen dituzte.

 

Kontuan hartuta lan kontuek behartuta egiten diren desplazamenduak direla Gipuzkoan egiten diren gehienak, hortaz, langileek egunero auto zein motorretan egiten dituzten bidaiak oinez, bizikletaz eta garraio publikoan egitera pasatzea, oraingo ereduari plantea dakiokeen edozein alternatibaren ardatza izan behako litzatekeela diote.

 

Agiri hau sinatzen duten erakundeek, kontaezineko ekimen politiko, sozial eta teknikorekin bat etorriz, uste dute garraio iraunkorrarako edozein estrategiaren oinarrizko lanabesa dela bizikletaren erabilera. Horrenbestez, honako hauetarako konpromisoa hartzen dute jendaurrean:

 

1. Bai erakunde publikoei, bai enpresen arduradunei erreklamatuko diete lantokietara irispide seguruak eta erosoak ziurtatzea garraiobide iraunkorretan, eta bereziki bizikletan.

 

2. Desplazamenduen arloan gertatzen diren arazoak konpontzeko enpresek ardura har dezaten marko legal eta finantzarioa eskatzea, garraio publikoak eta ez motordunak sustatzeko asmoz.

 

3. Beraien afiliatuen artean bizikletaren erabilera sustatzea, eguneroko garraiobide gisa, eta bereziki lantokietara joateko.

 

4. Beraien koadroei zuzendutako formazio-ekintzak aurrera eramatea, prestakuntza on bat lor dezaten oraingo garraio-ereduak sortzen dituen arazoen gainean, eta langileen joan-etorrietarako irtenbide seguru eta sustengagarrien gainean.

 

5. Bizikletaren erabileraren aldeko lana egiten duten hiritar erakundeekin lankidetza aktiboa aurrera eramatea, lan-munduko bizikletaren gaineko mugikortasunaren esparruan ekintza bateratuak gauzatzeko xedez.

 

Donostian, 2009ko urriaren 30ean



Hasiera | Kontaktua | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
 
Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza