Donostialdea
   TOKIA: Euskara/ DONOSTIALDEA/ Prentsa Oharrak/ BOULEVARDEKO BIDEGORRI BERRIA DELA ETA    
Castellano  Euskara 
 


 


Nor Gara
Kontaktatu
Berriak
Prentsa Oharrak
Proposamenak
Argazkiak
Ekimenak

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 BOULEVARDEKO BIDEGORRI BERRIA DELA ETA


Hiri Txirrindularien Elkarte den Kalapiek jendaurrean bere poza agertu nahi du Boulevardeko bidegorriari ematen zaion irtenbidearen berria dela eta. Bukatutakoan, Erregina Erregeorde kalean zegoen bidegorriak luzapena izango du Bretxa aldera, eta Legazpi kaleko bidegurutzetik aurrera, Boulevardeko ezker erreiatik jarraituko du Hernani kaleraino.

 

Gure ustez horren bidez konponketa ona emango zaie Boulevardean izaten diren txirrindularien eta oinezkoen arteko bizikidetza arazoei, izan ere oso jendetza handiak biltzen baitira bertan, bai oinez eta bai bizikletaz.

 

Era berean, irtenbide horrek hobekuntza handia ekarriko dio Grosetik abiatuz Erdialdera eta Antigua auzora doan bizikleta-trafiko ugariari, ibilbide zuzenago eta erosoagoa eskainiz, oinezkoi kalterik sortu gabe.

 

Zorionak eman nahi dizkiogu Donostiako Udalari hiritarren eskari honi erantzuteagatik; zalantzarik gabe bizikletazaleen ibiltze-baldintzak hobetu egingo dira, eta baita Boulevard aldeko oinezko esparruen kalitatea.



Hasiera | Kontaktua | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
 
Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza