HITZA. 2010-05-21
Olaia Gil Sanchez
Kalapiek 20 urte bete ditu bizikletaren erabilpena aldarrikatzen; urteotan mugikortasun iraunkorra sustatzeko lortutakoarekin pozik daude, baina oraindik egiteko asko geratzen dela diote elkartekoek.
Kalapie hiriko txirrindularien elkarteak 20 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko elkarteko aldizkariaren zenbaki berezia kaleratu dute.
Txotx denboraldiaz baliatuz, sagardotegi batean afari bat ere antolatu zuten otsailaren bukaera aldera.
Ekimen sonatu gehiagorik, baina, ez dute egingo. Izan ere, Kalapieren urtebetze eta urtehauetakoguztietako nahi bakarra, bizikleta hiriko eta herri arteko garraiobide bilakatzea baita.
Primerako garraiobidea
Kalapie 1989 koazaroanlagun-talde txirrindazalebatek egindako bilera baten harira sortu zen. Orduan, bidegorri bakarra zegoen hirian, Urumea ibaiaren ertzean, eta bizikletan Donostian zehar ibili ahal izateko egokitzapen eta erraztasunen premia zegoen.
Elkartea bizikleta hiri barneko garraiobide gisa sustatzeko helburuarekin sortu zen. Donostian mugikortasun iraunkorra sustatu nahi zuten eta horretarako bizikletentzako azpiegiturak eta aparkalekuak eskatzen zituzten. Bidegorriak bizikletak hirian beharrezko bultzada hartzeko bitartekotzat zituzten.
Groseko Higinio Otazuk zazpi urte daramatza Kalapien. Bai bere hastapenetan eta bai gaur egun, elkarteko kideak ideia berak mugitzen dituela adierazi du: «Bizikleta hirian ibiltzeko modurik merke, ekologiko, osasuntsu eta azkarrena dela zabaltzeko ideiak». Ordutik orain arte aldaketa handiak egon direla esandu.«Ezin da parekatu duela 20 urte hirian zegoen egoera oraingoarekin. Orduan lehen bicicleta aparkalekua inauguratu zuten, udaletxe ondoan eta, orain, 5400 bizikletentzako lekuak daude. Bidegorri xume bat edukitzetik 35 km bidegorri edukitzera pasa gara eta, gainera, aurten beste 10 kilometro eraikitzea hitzartuta dago». Halaber, Kalapieren borrokan inflexio puntu bat izan zen beste egitasmo bati ere garrantzia eman dio; 2002an eraikitako Kontxa hondartza ertzeko bidegorriari.
Lana egiteko
Lorpenak lorpen, Donostian hobetzeko alderdi asko geratzen direla azpimarratu du; «Batetik, Donostiko sarrera eta irteerak oso arriskutsuak dira txirrindularientzat eta, bestetik, hiriko auzo garaietan txirrindularientzako azpiegiturak falta dira, hala nola, Altzan eta Egian».
Bizikletentzako aparkalekuak egiteko politika ere hobetu litekeela gaineratu du, ez baitzaio oso koherentea iruditzen: «Kalean lo egiten duten bizikleta asko daude, zaila baita hauek goiko solairuetara igotzea eta ez gara parking berriak aprobetxatzen ari bizikleta aparkaleku babestuagoak egiteko».
Europan, azkenetarikoa
Donostian bizikleta erabiltzaileak emendatu diren arren, hiria oraindik urrun dago bizikleta ohiko garraiobidetzat duten Europako hirietatik. Kalapiek kaleraturiko zenbaki bereziak copenhagenize.comatari daniarrak argitaratutako zerrenda esanguratsua jaso du. Bertan, Munduko hiri txirrindularienen datuak ageri dira. Lehen postutan, Copenhage eta Gronningen daude, bertan biztanleriaren erdia baino gehiago (%55a) bere borondatez txirrindaz ibiltzen baita. Hurrengoak, Suezia, Holanda, Danimarka, Alemania eta baita Italiako hiriak dira, besteak beste. Horietan, herritarren laurdena baino gehiagok erabiltzen du txirrinda. Donostiarekin parekatuz aldea ikaragarria da. Izan ere, tokian tokiko %3 xehe batek erabiltzen baitu bizikleta.
Kalapiek duela bi urte, enpresa espezializatu baten laguntzaz egindako ikerketaren arabera, Donostiko txirrindularien profila hurrengoa da: 40-50 urteko emakume ala gizonezkoa. Ikasketa ertaina ala goimailakoekin. Sarrera-irteeragehien zituen auzoa, berriz, Gros zen. Eta helmugako auzoak; Antigua eta Erdialdea. Otazuk adierazi duenez, txirrinda erabiltzen duen gazteen kopurua Kalapiek nahiko lukeena baina gutxiago ari da hazten; «Unibertsitatera joateko, esaterako, txirrindaz joateko bidegorri bikaina dute. Laua eta erraza da».
Azken buruan, donostiarrak bizicleta hartzea autoa hartzea baino erosoagoa dela jabetzen direnean, bizikleta hiriko errealitate bilakatuko dela uste du Kalapieko kideak. «Zein da Reala Anoetan jokatzen ikusteko modurik erosoena? Bizikleta. Proba egin dut, eta topoz joan diren lagunak baino lehenago iritsi naiz nire eserlekura».