Donostialdea
   TOKIA: Euskara/ DONOSTIALDEA/ Nor Gara    
Castellano  Euskara 
 


 


Nor Gara
Kontaktatu
Berriak
Prentsa Oharrak
Proposamenak
Argazkiak
Ekimenak

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 NOR GARA


Nor gara...

Hileko lehenengo ostegunetan biltzen gara, arratsaldeko 19:00etan C.R.A.J.-en: Anoetako Pasealekua 28 - 1. Donostia ("Izotz Jauregia") Tlfnoa. 629271481

Bizikletaren Behatokia kudeatzen dugu Donostiako Udalarekin batera. Garraio modu honi eta hiri mugikortasunari dagozkion gaiak biltzen ditu erakunde honek: bizikletentzako dauden elementuen zainketa, kontrola eta mantenua, udaleko beste atalei proposamen eta kexak bideratzea, etab.

Donostiako Udaletxeko Mugikortasun Aholku Kontseiluan parte hartzen dugu, baita Hiritarren Foroan eta Ingurumenaren Aholku Batzordean Portu zenetik kide aktiboak gara.

Bizikletaren Erabilpena Sustatzeko Udal Planaren eta garraio honekin harremana duten beste udal ekimenen jarraipena egiten dugu.

Aldarrikapen kanpainak eta bizikleta martxak antolatzen ditugu.

Europar Mugikortasun Astean zehar, irailean, ekintza ezberdinak antolatzen ditugu eta baita maiatzeko Bizikleta Astean ere Helduek bizikletan ibiltzeko ikastaroak antolatzen ditugu.

Bizikleta ibilaldiak, antolatzen ditugu. Edozein pertsonak har dezake parte. Hurbil ditugun naturguneak ezagutarazi eta ingurunearekiko errespetua sustatzeko helburuarekin antolatzen dira

“Bizitruk” bizikleta merkatu-txikia antolatzen dugu, erabiltzen ez diren bizikletei bigarren bizitza bat emateko helburuarekin.

Etab.,etab



Hasiera | Kontaktua | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
 
Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza